Maileguan har daitekeen material kopurua bikoiztu dute Aizkibel liburutegian

Andoni Elduaien 2020ko aza. 9a, 13:56

Aizkibel liburutegia.

Material gehiago hartzeko aukera emango dute liburutegian, eta itzulketa egiteko epea ere luzatu egin dute.

Egungo egoera tarteko, Aizkibel Liburutegian bikoiztu egin da maileguan har daitekeen material kopurua. Orain arte, bakoitzak hiru liburu edo aldizkari har zitzakeen gehienez, eta beste hiru DVD edo CD.

Orain, sei liburu edo aldizkari, eta beste sei DVD edo CD har daitezke liburutegian. Itzultzeko epea ere luzatu egin dute liburutegian. Hilabeteko edo 30 eguneko itzulketa epea jarri dute orain.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide