Karabi Karaba izenburupean, ipuin kontaketa saioa egingo du Ines Bengoa ipuin kontalariak azaroaren 14an, Aizkibel Liburutegian. Hitzordua 11:30ean izango da, eta Bengoak ipuin "sorta dibertigarria" eskainiko du "ondo pasatzeko eta irudimena elikatzeko". Kontalariaren ahotsaz eta gorputz adierazpenaz lagunduko du kontaketa.
Saioa HH5, LH1, LH2 eta LH3 adin tarteko umeei zuzenduta dago, eta egungo egoeragatik, plaza kopurua mugatua izango da. Aurrez izena ematea eskatu du udalak, liburutegira bertara joanda edo 943-85 08 98 telefonora deituta.