Azkoitiko Udalak Lanbidek finantzatutako balio anitzeko sei peoi kontratatuko ditu aldi baterako, eta dagoeneko zabalik dago eskaintzan izena emateko aukera. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez eman beharko da izena—honako lotura honetan—, azaroaren 16a baino lehen. Kontratuen iraupenari dagokionez, sei hilabetetarako kontratatuko dituzte langileak, lanaldi osorako.
Hautagaiek honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Eskola ziurtagiria izatea
- DBE (RGI) jasotzailea izatea (bi pertsona)
- Gizarte-bazterketa jasateko arriskua dutenak (bi pertsona)
- 55 urtetik gorakoa (pertsona bat)
- 35 urtetik beherakoa (pertsona bat)
- Sei pertsona horietatik hiruk emakumezkoak izan behar dute, eta beste hirurek gizonezkoak
- Lorezaintzan esperientzia izatea
- Ahozko euskara maila altua izatea
- Langabea izatea eta izena emanda egotea Lanbiden lan-eskatzaile gisa
Honako lotura honetan irakur daitezke lan eskaintzaren oinarriak, eta beste honetan, baldintzak. Azkoitiko Udalak Urola Ekiten VI programaren barruko Ekobailara VIII azpi-proiektua gauzatzeko kontratatuko ditu sei peoiak, eta deialdi honen inguruan hartzen dituen erabakiak azkoitia.eus webgunean argitaratuko ditu; horrez gain, interesdunen eskura jarriko ditu Azkoitiko Udaleko Idazkaritza Sailean.