Azkoitiko hamasei saltokik egin dute bat dagoeneko martxan dagoen Euskadi Bonu Denda kanpainarekin. Gutxienez 30 euroko erosketetan hamar euroko deskontua izango duten 500.000 bonu atera ditu Eusko Jaurlaritzak. Kanpainaren asmoa da "krisiak gehien zigortu duen sektorea berpiztea" eta "kontsumoa aktibatzen laguntzea", tokiko zein eskualdeko esparruan duen eragina sustatzeko helburuarekin.
Kanpaina Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak diseinatu eta koordinatu du, aldundiekin, udalekin eta Eudelekin lankidetzan. Bakoitzak lau bonu erabili ditzake, eta ondorioz, gehienezko deskontua 40 eurokoa da.
Deskontua zuzenean aplikatuko da saltokian. Bezeroak Bonu Denda eskatu beharko du saltokian eta establezimenduak zuzenean tramitatuko du, deskontua berehalakoa izango baita. 18 urtetik gorako edonork erabili ahalko ditu bonuak, eta bezeroari identifikatzea eskatuko zaio soilik.
Azkoitian ondorengo hamasei dendak batu dira kanpainara:
- Aitzaki Kirolak
- Andueza
- ETK Informatika
- Etxe-Deko
- Grieta
- Iriondo Optika
- Iturria Parafarmazia
- Martzala
- Munibe
- Naiena
- Noah
- PB Sport
- Tien 21 Larramendi
- Yoko Kirolak
- Aizterri
- Arrospide oinetakoak