Dokumentala eta filmak eskainiko dituzte ostiraletik astelehenera bitartean, Baztartxon

Andoni Elduaien 2020ko azaroaren 4a

'El lago del ganso salvaje' filmeko irudi bat.

Ostiraleko eta larunbateko emanaldiak ez dira Baztartxoren ohiko ordutegietan izango. Ostiralean 19:00etan hasiko da 'Aralar: Mundua leku den lurra' dokumentala, eta larunbatean 19:30ean 'El lago del ganso salvaje' zine foruma.

Ostiraletik astelehenera bitartean dokumentalak eta filmak ikusteko aukera egongo da, Baztartxo antzokian. Ostiralean, Aralar: Mundua leku den lurra dokumentala eskainiko dute, 19:00etan. Zapatuan, berriz, 19:30ean hasiko da Zinetogramen zine forumaren El lago del ganso salvaje filma.

Igandean eta astelehenean, berriz, ohiko ordutegia izango dute film emanaldiek. Igandean, 17:00etan hasita, haurrentzako El arco mágico filma emango dute, eta 19:30ean Una pastelería en Notting Hill filma. Astelehenean, ikuslearen eguna, 20:00etan emango dute berriz Una pastelería en Notting Hill filma.

Hona hemen dokumentalen eta filmen aurrerapen bideoak:

Aralar: Mundua leku den lurra dokumentala:

El lago del ganso salvaje filma:

El arco mágico filma:

Una pastelería en Notting Hill filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide