Drona erabiltzen ikasteko saioa egingo dute azaroaren 19an, Elkargunean

Andoni Elduaien

Azaroaren 19an egingo dute saioa, Elkargunean. Ikastaroan parte hartzeko izena eman beharko da aurrez. 

Azkoitiko Udaleko Gazteria Sailak eta Azkoitiko Teknoguneak antolatuta, drona erabiltzen ikasteko saioa egingo dute hilaren 19an, Elkargunean. 17:30ean hasiko da saioa, eta antolatzaileek azaldu dute plazak mugatuak izango direla. 10 eta 15 urte bitarteko herritarrentzat antolatu dute ikastaroa. Saioan parte hartzeko, azaroaren 13a baino lehen Gazteria zerbitzu bulegoan eman beharko da izena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide