'Ane' eta 'Como perros y gatos' filmak eskainiko dituzte igandean eta astelehenean, Baztartxon

Andoni Elduaien 2020ko urriaren 28a

Udalak hartutako neurriei jarraituz, ostiralean eta larunbatean ez da film emanaldirik izango Baztartxon. Larunbatean, ordea, Xabi Solanok kontzertua eskainiko du 20:00etan hasita.

Ane eta Como perros y gatos filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxo antzokian. Udalak joan den astean hartutako neurriek diotenez, ostiralean eta larunbatean ez da film emanaldirik izango antzokian; 22:00etan saio bana egon ohi zen egun bakoitzean.

Hori horrela, igandean eta astelehenan bakarrik egongo dira film emanaldiak. Ane filma igandean 19:30ean eta astelehenean –ikuslearen eguna– 20:00etan emango dute. Haurrentzako Como perros y gatos filma, bestalde, igandean 17:00etan hasiko da. 

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Ane filma:

Como perros y gatos filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide