Azaroaren 1ean sor daitezkeen jende pilaketak saihesteko, hilerrira bisitak astean zehar edo beste data batzuetan egiteko eskatu die Azkoitiko Udalak herritarrei. Ezohiko egoera dela-eta ezarri dituzten neurriak tarteko egin du eskaera erakundeak.
Gainera, hilerrira joateko asmoa duten herritarrei hango egonaldia gehiegi ez luzatzeko deia egin die, jendea txandakatzen joan dadin eta gunearen baimendutako edukiera kontrolatu ahal izateko. Udaltzaingoa arduratuko da trafikoa bideratzeaz eta hilerriko edukiera zaintzeaz.