Organo Erromantikoaren XXI. Zikloa iritsi da amaierara; izan ere, urriaren 3an hasita, hainbat zuzeneko emanaldi eskaini dituzte Azpeitian, Bergaran eta Azkoitian, eta biharko kontzertuarekin itxiko dute aurtengo zikloa. Azkoitiko emanaldietako laugarrena eta azkena izango da beraz bihar, zapatua, Amabirjinaren Jasokundearen parrokian. Bertan, Azpeitiko Juan de Antxieta eta Bergarako musika eskoletako organo ikasleak ariko dira, 20:00etan hasita: Arantxa Sagarzazu, Anaitz Lizartza, Elena Agirre, Itxaso Alberdi eta Leo Joaristi.