Inausketa lanak egiten ari da udala Plazaberrin

Anartz Izagirre 2020ko urr. 21a, 10:31

Datozen asteetan herriko beste hainbat tokitan arituko dira inausketa lanetan. 

Udazkenero bezala, Azkoitiko Udaleko brigadako langileek inausketa lanei ekin diete, eta gaur, asteazkena, Plazaberrin aritu dira. Udalaren arabera lan horiek beharrezkoak dira landareen bizitza luzatzeko nahiz bananondoek berriro ere hostoa indartsu eman dezaten lortzeko. Datozen asteetan herriko beste hainbat gunetan inausiko dituzte zuhaitzak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide