Kontzertu bateratua eskaini zuten atzo, zapatua, Azkoitiko Iraurgi eta Donostiako Mariaren Bihotza abesbatzek, Donostiako San Inazio parrokian. Antxon Sierra Oroituz XIII. zikloaren barruan eskaini zuten emanaldia, eta hainbat herritarrek izan zuten kontzertua entzuteko aukera. Bestalde, Iraurgi Abesbatzako kideak larunbatero kalera aterako dira beren zozketarako errifak saltzera, eta atzo hasi ziren zeregin horretan.