Bihar, zapatua, izango da Euskal Herriko 44. Dantza Txapelketa Seguran (Gipuzkoa), eta hamalau bikote ariko dira nor baino nor lehian. Azkoitiko ordezkaritza ere izango da hain entzutetsua den txapelketan; izan ere, bi dantzari azkoitiarrak dira: Iker eta Eneko Sarasua.
Honako dantzari hauek parte hartuko dute txapelketaren 44. edizioan:
- Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia)
- Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara)
- Maider Arrieta eta Jon Ander Iriondo (Azpeitia)
- Maitane Irurzun eta Gorka Duran (Aduna eta Villabona)
- Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza (Azpeitia)
- June Elorza eta Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
- Enara Arrizabalaga eta Iker Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
- Katerin Artola eta Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo)
- Nagore Kerejeta eta Aner Kerejeta (Azpeitia)
- Leire Eizmendi eta Gorka Kerejeta (Errezil eta Azpeitia)
- Maren Galvez eta Gorka Granado (Oiartzun eta Sopela)
- Idoia Narbaiza eta Irati Olaizola (Legazpi)
- Elaia Elorza eta German Aranburu (Azpeitia)
- Maite Beobide eta Mikel Subinas (Azpeitia)
Saioa 18:00etan hasita egingo dute, Baratze pilotalekuan. Dantzariek zortzi pausoko fandangoa dantzatu beharko dute txistuz eta albokaz lagunduta, eta arin-arina, trikitiarekin. Urtero legez, hainbat sari banatuko dute: Segurako Udalaren sari nagusia, bigarren saria, hirugarren saria, Guillermo Areizaga sari berezia –lehen aldiz aurkezten direnen artean–, jantzi onenaren saria, herriko bikote onenaren saria eta lurraldeetako bikote onenen sariak.