'Greenland' eta '100% Wolf: pequeño gran lobo' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2020ko urriaren 14a

Bi filmak ohiko ordutegietan eskainiko dituzte. Haurren filmean azken orduko aldaketa egin dute. Asteburuan ematekoak ziren 'Pinocho' filmaren ordez '100% Wolf: pequeño gran lobo' emango dute.

Asteburuan Greenland eta 100% Wolf: pequeño gran lobo filmak eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Ohiko ordutegietan emango dituzte bi filmak. Ostiralean eta zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean –ikuslearen eguna– 20:00etan emango dute Greenland filma. Haurrentzako 100% Wolf: pequeño gran lobo filma, berriz, 17:00etan hasiko da.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Greenland filma

100% Wolf: pequeño gran lobo filma

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide