Azkoitiko Udalak antolatuta, Xabi Solanok urriaren 31n kontzertua emango du Azkoitiko Baztartxo antzokian, 20:00etan. Emanaldirako sarrerak bihar, ostirala, jarriko dituzte salgai Baztartxo Antzokiko leihatilan bertan. Film emanaldiak hasi aurretik erosi ahalko dira sarrerak, hamar euroren truke. Udalak jakinarazi du, ordea, pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera eskuratu ahalko dituela.
Baztartxoko film emanaldi bakoitza baino ordu erdi lehenago zabalduko dute leihatila. Ostiraletan eta larunbatetan 21:30ean zabalduko dute Baztartxoko leihatila, igandetan 16:30ean eta 19:00etan eta astelehenetan, berriz, 19:30ean.