Udal Musika Bandako kideak hilabeteak kontzerturik antolatu gabe egon ostean, atzo, zapatua, Baztartxon eskaini zuten dozenaka lagunen aurrean. Musikazaleek, aspaldiko partez, bandaren doinuekin gozatzeko aukera izan zuten, musukoak jantzita eta osasun neurriak beteta.
Bandako musikariek ere oholtza osoa hartu zuten, beren arteko distantziak mantentzeko. Lehendabizi, Eneritz Jauregik zuzenduta, Les Miserables, 1812 eta Huapango abestiak jo zituzten. Ondoren, beste bi kanta eskaini zituzten Carlos Muñozen gidaritzapean: Oregon eta Tannhäuser. Amaieran, sorpresa moduan, Amparito Roca jo zuten, eta entzuleen txalo zaparradarekin amaitu zuten kontzertua.