Hego Euskal Herrian 594 positibo berri zenbatu zituzten atzo

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 4a, 15:11

Bezperan baino gutxiago atzeman dituzte denera Araban (41), Bizkaian (165) eta Gipuzkoan (111). PCR proba gutxiago egin dituzte, era berean; 8.227 egin zituzten atzo hiru lurraldeotan, eta 8.579 egin zituzten herenegun. Nafarroan, aldiz, gora egin dute positiboek.

Osakidetzak jakinarazi duenez, atzo 8.227 PCR proba egin ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun zentroetan, eta 318 positibo atzeman zituzten, aurreko egunetan baino ehun bat COVID-19 kasu gutxiago. Bizkaia izan zen kasu positibo gehien bildu zituen lurraldea, 165, hain zuzen ere. Gipuzkoan, berriz, 111 koronabirus kasu hauteman zituzten, eta Araban, aldiz, 41. Horrez gain, hiru lurraldeetatik kanpo bizi den beste pertsona batek ere eman zuen positibo.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 26 lagun ospitaleratu ziren atzo COVIDaren ondorioz, eta koronabirusarekin kutsatutako 56 pertsona daude ZIUn.

Astelehenean emango ditu Osakidetzak herriz herriko datuak eta RO indizea.

Nafarroan, berriz, 276 kasu positibo zenbatu zituzte, bezperan baino 31 gehiago. Guztira 3.317 PCR proba egin zituen Nafarroako Osasun Sailak. 15 pertsona ospitaleratu zituzten atzo.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide