Sutea izan da gaur arratsaldean,16:30 aldera, Azkoitiko Gurelan enpresan. Pintura kabina batean piztu da sua, eta berehala hasi da kea lantegi barrutik ateratzen. Ertzaintza, anbulantzia bat, lau suhiltzaile kamioi eta Udaltzaingoa bertaratu dira sutearen lekura, eta lantegi barruan zeuden langile guztiak kanpora atera dituzte. Maxixatzen.eus-ek jakin ahal izan duenez, ez da zauriturik izan, eta suak ez du kalte pertsonalik eragin. Suhiltzaileek 17:15erako itzalduta zuten sua, baina bitarte horretan Gurelan ondoko biribilgunea itxita egon da, prebentzioz.