Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2020ko urr. 1a, 13:30

Atraskua tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, urriak 1:

Atraskua: sandwich mistoa eta gilda.

Galipan: espinaka lasagna, zerri brotxetak eta era guztietako frijituak.

Koxka: albondigak eta Arbizuko txistorra.

Tta-kun: Solomoa gaztarekin arrautzaztatuta eta arrautza betea atunarekin eta mahonesarekin.

Latz: txorizo tortilla, txanpinoiak saltsan eta arrain pastela.

Zurt: oilasko kutixiak eta urdaiazpiko tortilla.

Oharra: Gainerako tabernek ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide