Atzo, larunbata, kontzertua eskaini zuten parrokian Azkoitiko Iraurgi abesbatzak eta Donostiako Mariaren Bihotza abesbatzak. Iñaki Maidaganek zuzenduta, sei abesti kantatu zituen Iraurgi abesbatzak: Christus factus est, Ave verum, Abendlied, Ai, hori begi ederra, Bésame mucho eta Te quiero. Donostiako abesbatzak ere beste sei kantu abestu zituen, Saioa-Ivanka Zuaznabarren aginduetara: O Vos Omnes, Aves Maris Stella, Ave Maria, Gabriel's Oboe, Begi Urdin eta Mutil txaleko Gorri.
Amaieran, berriz, bi abesbatzek Ipharadise eta Maitia nun zira abestiak kantatu zituzten elkarrekin. Ikus-entzule ugari elkartu zen parrokian; gogotik txalotu zituzten herritarrek bi abesbatzen emanaldiak. Sarreran, gainera, bakoitzaren izen-abizenak eta telefono zenbakia hartu zituzten, osasun egoerari lotutako ezer gertatuta ere antolatzaileek ikus-entzuleen datuak eskuragarri eduki zitzatzen.