Azkoitia Lagunkoiak bere lehen bilera egin du, COVID-19ak eragindako etenaldiaren ostean. Atzo, asteazkena, bildu ziren Elkargunean dozena erdi inguru herritar, eta, bertan, datozen hilabeteetako lan plangintza osatzen hasi ziren.
Udalaren arabera, pertsona guztien bizi kalitatea hobetzeko —bereziki, pertsona nagusiena, haien zahartze aktiboa sustatuz— egiten du lan Azkoitia Lagunkoiak. Hainbat esparru lantzen ditu taldeak; besteak beste, etxebizitza, inklusioa, herri partaidetza edota irisgarritasuna.