Pintxo-potea

Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2020ko ira. 24a, 14:20

Tta-kun tabernan gaur, osteguna, emango dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, irailak 24:

Atraskua: txanpinoiak eta udaraiazpikoa txakarekin.

Galipan: frijituak, oilasko hegaxkak eta berenjena arrautz-irinetan pasatuta urdaiazpikoarekin eta gaztarekin.

Koxka: albondigak eta txanpinoiak.

Tta-kun: albondigak eta bakailao tortilla.

Latz: arrain pastela, perretxikoen nahaskia eta Latz pintxoa.

Zurt: atun tortilla eta etxeko kroketak.

Oharra: Gainerako tabernek ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide