2020/09/26 - 2020/09/27 12:00

Erakusketa

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren inguruko erakusketa

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren inguruko erakusketa
Torre Zuri erakustokia, Azkoitia

Asteburuan Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren inguruko erakusketa egongo da ikusgai Torre Zuri erakusketa aretoan. Bertan, Berdintasunaren Bidean izenburupean, Alberto Beloki azpeitiar argazkilariaren argazkiak ikusi ahalko dira. Lasterketa bertan behera geratu den arren, korrikalari, antolatzaile eta boluntario guztiek aukera dute maratoi erdia gogora ekartzeko.

Erakusketa ikusgai egongo da larunbatean eta igandean, irailaren 26an eta 27an, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide