Amaitu da Maxixatzenen Udako I. Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea. 73 argazki jaso ditu Maxixatzenek eta guztiak ikusgai daude dagoeneko webgunean, Udako I. Argazki Lehiaketa kanalean. Lehiaketa azken fasean sartu da, beraz, argazkiak bozkatzeko unean hain zuzen.
Gaurtik urriaren 1era bitartean eman ahal izango du webguneko erabiltzaile bakoitzak botoa, Udako I. Argazki Lehiaketako orrialdean. Pertsona bakoitzak lehiaketan parte hartu duten hiru argazkiri eman ahalko die botoa, gailu bakoitzetik behin bakarrik. Argazkien aukeraketa egindakoan, izen abizenak, e-posta eta telefono zenbakia zehaztu beharko ditu erabiltzaileak zozketan sartu ahal izateko. Honako lotura honetan eman daiteke botoa. Behin bozketa amaituta, boto gehien jaso dituen argazkigileak Hizki papertegian argazki baten inprimaketa irabaziko du.
Sari gehiago
Erabiltzaileen Saria ez da izango, ordea, Maxixatzenek banatuko duen sari bakarra. Botoa emandako erabiltzaile guztiak, Maxixatzen aldikariaren eta Urola Kostako Hitza egunkariaren urtebeteko harpidetza lortzeko zozketan sartuko dira.
Eta noski sari nagusia ere egongo da: Epaimahaiaren Saria. Lehiaketan parte hartu duten guztien artean irudi bat aukeratu du Maxixatzeneko epaimahaiak, eta egileak otordua irabaziko du Otarre jatetxean. Epaimahaia argazki munduan adituak diren bi argazkilari azkoitiarrek eta erredakzioko kazetari batek osatu dute.