Furgobaratza zerbitzua eskainiko dute astelehenean Azkoitiko Baratze Parkean

Aitziber Arzallus

18:00etatik 19:30era emango dute zerbitzua, Altamirako Baratze Parkean. Landare ekologikoak erosteko eta udazken-neguko baratzegintzari buruzko aholkuak jasotzeko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrek.

Datorren astelehenean, hilak 28, Kutxa Ekogunearen Furgobaratza zerbitzua eskainiko dute Azkoitiko Altamirako Baratze Parkean. Ekintza irekia eta doakoa izango da; beraz, parkeko erabiltzaileek nahiz erabiltzaile ez diren herritarrek parte hartu ahal izango dute, 18:00etatik 19:30era bitartean. Landare ekologikoak erosteko aukeraz gain, lursailetarako aholkularitza teknikoa eta udazken-neguko baratzegintzari buruzko aholkuak jasotzeko aukera izango dute asteleheneko hitzordura bertaratzen direnek. Azkoitiko Udalak eta Kutxa Ekoguneak elkarlanean kudeatzen dute Altamirako Baratze Parkea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide