Azkoitiko Sarek presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea deitu du ostiralerako

Andoni Elduaien

Ekainean deitu zuen azken elkarretaratzea Sarek.

Udako oporraldiaren ondoren, Azkoitiko Sarek ostiraleko 19:30erako egin du deialdia.

Hileko azken ostirala izanik, Azkoitiko Sarek presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen defentsarako elkarretaratzea deitu du datorren ostiralerako, irailak 25. 19:30ean egingo dute eskubideen aldeko kontzentrazioa, herriko plazan. 

Osasun krisialdiak elkarretaratzeen etenaldia eragin zuen, baina ekaineko azken ostiralean egin zuten azken kontzentrazioa, ohikoak bihurtu diren neurriak hartuta. Azkoitiko Sare herritarraren asmoa da hileko azken ostiraletan elkarretaratzea egiten jarraitzea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide