Azkoitia Lagunkoia martxan da berriro, eta asteazkenean egingo du ikasturte berriko lehen bilera. 18:00etan bilduko dira Elkarguneko Oteiza aretoan, eta herritar guztiak joan ahal izango dira bertara.
Udalaren arabera, pertsona guztien bizi kalitatea hobetzeko —bereziki, pertsona nagusiena—egiten du lan Azkoitia Lagunkoiak. Hainbat esparru lantzen ditu taldeak; besteak beste, etxebizitza, inklusioa, herri partaidetza edota irisgarritasuna.