Hil honetako bigarren odol emaileen hitzordua izango da bihar, astelehena

Nerea Uranga

Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteak odola emateko hitzordua jarri du biharko. 17:00etan hasiko dituzte odol ateraldiak, Elkargunean. Dena den, aurrez hitzordua hartuta joateko eskatu die odol emaileei, 610 11 21 45 telefono zenbakira deituta.

Biharko, astelehena, hil honetako bigarren odol ateraldietarako hitzordua jarri du Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteak. Irailaren 2an egin zuten azkenekoz. 17:00etatik 21:00etara bitartean izango dute herritarrek odola emateko aukera, Elkargunean, eta horretarako aurrez hitzordua hartu beharko da 610 11 21 45 telefono zenbakira deituta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide