Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2020ko ira. 17a, 15:20

Zurt tabernan gaur, osteguna, aterako dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, irailak 17:

Atraskua: txorizo egosia eta gazta irasagarrarekin.

Galipan: haragizko lasaña, atun enpanadillak eta frijituak.

Koxka: albondigak eta muskuiluak tomatearekin.

Latz: etxeko piper beteak, arrain pastela eta atun nahaskia.

Zurt: atun enpanadilla eta gazta eta york urdaiazpikoaren nahaskia.

Tta-kun: kalamarrak eta oilasko hanburgesa.

Oharra: Gainerako tabernek ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide