Kalean da Andrea Pozo eta Jose Mari Unanue musikari azkoitiarrek osatzen duten Ramona's First Evil Boyfriend taldearen lehen lana. Taldearen izen bera jarri diote ingelesez abesturiko zortzi abesti jasotzen dituen bilduma digitalari, eta atzotik sarean dago entzungai. Sortzaileek emandako azalpenen arabera, euren trastelekuan eta hil honetan bertan grabatu dituzte diskoko zortzi abestiak.
Kanta hauek entzun daitezke bilduma digitalean: Being a Jerk Tonight, My Bad, I Think Too Much, Once in a Blue Moon, Red Scrunchie, Eunoia, Anemoia, This Flower Wants to Feel Alive eta Roxie. Hemen abesti guztiak osorik entzuteko esteka.