Abarketatxo ludotekako izen ematea, zabalik

Andoni Elduaien 2020ko ira. 14a, 12:22

Plazak bete bitartean, zabalik dago Abarketatxo ludotekako izen ematea.

Zabalik da Abarketatxo ludotekako izen ematea. Gaur, irailak 14, zabaldu dute 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzua. Jolasteko eta lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da arduradunen hitzetan ludoteka.

Partehartze estrategien eta ekintza ludikoen bitartez motibazioa, helburua da bertan heztea, gizarteratzea eta haurren dinamizatzea. Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza emango dizkiete haurraren heziketan.

Informazio gehiago eskuratzeko, deitu 943-02 60 27 telefono zenbakira, idatzi gazteinfo@gazteriazkoitia.eus helbide elektronikora edo bisitatu www.gazteriazkoitia.eus webgunea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide