Azkoitiko pentsiodunen aldarrikapenek biirik diraute, baina elkarretaratzeak etenda dituzte, berriz hasteko datarik gabe gainera. Martxoaren 9an egin zuten azken elkarretaratzea, izan ere, aste hartako asteburuan ezarri zuten konfinamendua –martxoak 14–. Harrezkero, pentsiodunak eta erretiratuak ez dira berriz astelehenetan plazan elkartu.
Eskualdeko eta Euskal Herriko hainbat herritan eta hiriburuetan elkarretaratzeak hasi badituzte ere, Azkoitiko elkarretaratzeen antolatzaileek azaldu dute momentuz etenda jarraituko dutela "pentsio duinen aldeko kontzentrazioek". Koronabirusagatik eta gaitzaren hedapena ekiditeko hartu diren neurriengatik, plazan elkartzeko hitzordu berririk gabe jarraituko dute, beraz, oraingoz.