Sutea izan da Urrategi auzoko pinudi batean

Maxixatzen.eus 2020ko irailaren 8a

Larrialdi zerbitzuetako kideak, lanean.

Ez da inor zauritu ezbeharrean, eta dagoeneko kontrolpean dute suhiltzaileek sua.

Urrategi auzoko pinudi batean sua piztu da gaur, asteartea. Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i emandako informazioaren arabera, 14:45ean jaso dute sutearen abisua, eta 15:30erako lortu dute suhiltzaileek sua baretzea. Une honetan kontrolpean dute sua suhiltzaileek, eta ez da inor zauritu ezbeharrean.

Errepidetik 400 metrora dagoen pinudi batean izan da sua; erreketa bat berpiztea izan liteke sutearen arrazoi nagusia Ertzaintzaren informazioaren arabera. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainak gerturatu dira ezbeharraren lekura. 

Suhiltzaileak, sutearen inguruan. (Argazkia: Bomberos Euskadi)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide