'Kuxkuxin': Sahatsa dantza taldea

Maxixatzen.eus

'Kuxkuxin' atalera bideo berri bat gehitu du Maxixatzenek. Oraingoan, Sahatsa dantza taldea bisitatu du. Ondorengo bideoan dantza taldearen nondik norakoak azaldu ditu Juan Luis Lizabe arduradunak.

Juan Luis Lizabe Sahatsa dantza taldeko kidearekin elkartu da Maxixatzen 'Kuxkuxin' atalerako bideo berri hau gehitzeko. 1976an sortu zen Sahatsa Urrestilan, eta gero Azpeitira eta Azkoitira hasi zen zabaltzen taldea. Horrez gain, taldearen historia, egungo egoera, taldeak izan duen bilakaera eta jantzitegia izan ditu hizpide Lizabek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide