'Padre no hay más que uno 2' filmarekin hasiko da film denboraldi berria Baztartxon

Anartz Izagirre

'Padre no hay mas que uno 2' filmeko irudi bat.

Udako etenaren ostean, berriro hasiko dira filmak ematen Baztartxo antzokian. Padre no hay más que uno 2 filma ikusteko aukera izango da ostiralean, zapatuan, igandean zein astelehenean.

Irailarekin batera, bueltan datoz zinema emanaldiak Baztartxo antzokira, eta aste honetan herritarrek Padre no hay más que uno 2 filma ikusteko aukera izango dute bertan. Ostiralean, hilak 11, eta zapatuan, hilak 12, 22:00etan eskainiko dute filma; igandean, berriz, 19:30ean izango da emanaldia, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan.

Hona hemen Padre no hay más que uno 2 filmaren aurrerapen bideoa:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide