Osasun krisiaren ondorioz aurtengo udan Euskal Herrira etorri ezin izan duten haur sahararrei bidatzeko material bilketa egin zuten atzo goizean Kontzejupean, eta herritarrek emandako erantzunarekin "oso gustura" agertu dira antolatzailleak. "Denbora gutxi izan dugu dena antolatzeko eta, hala ere, herritarren erantzuna bikaina izan da. Eskerrak eman beharrean gaude euren aletxoa jarri duten guztiei". Azkoitian eta beste hainbat herritan bildutako materiala Aljeriako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaliko dute orain. Hain justu, Euskal Herritik 300 maleta bidali nahi dituzte, 28 kiloko maleta bana etorri ezinik gelditu den haur saharar bakoitzari.