Pertsona bat zauritu da Txerloia alboko bihurgunean gertatu den istripuan

Maxixatzen.eus 2020ko ira. 4a, 16:29

15:20 inguruan jazo da ezbeharra bi autoren artean, eta zauritua Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Pertsona bat zauritu da gaur, ostirala, Txerloia alboko bihurgunean –GI-631 errepidean– bi autok izan duten istripuan. Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i azaldutakoaren arabera, 15:20 inguruan gertatu da ezbeharra; bi ibilgailuek elkarren aurka egin dute talka. 

Larrialdi Zerbitzuak, Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira ezbeharraren lekura. Istripuan zauritu den pertsona Galdakaoko ospitalera eraman dute. Trafikoan eragina izan du ezbeharrak, errei bat itxi behar izan baitute; pasoa txandaka eman dute une batez. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide