Hilabete hauetan 20 urte beteko dira Azkoitiko Bidaiariak taldea lehen aldiz Bidaia Tertuliak saioak antolatzen hasi zenetik, baina antolatzaileek adierazi dutenez, aurten ez dute solasaldirik antolatuko egungo egoera dela eta. Hala eta guztiz ere, 2021. urtean berriro ere saio horiek antolatzeko asmoa agertu dute taldekideek.
Iazko edizioan lau saio eskaini zituzten guztira; besteak beste, Hong Kongen eta Madagaskarren izandako bidaiarien istorioak entzuteko aukera izan zen.