Irailean sartzearekin batera, ohiko ordutegia berreskuratu dute lineako autobusek, eta Azkoititik igarotzen diren zerbitzu guztietan izango dira aldaketak. UK01 Azkoitia-Donostia zerbitzua, 05:45etik 20:45era —Azkoititik Donostiarako noranzkoa— eta 06:55etik 22:05era —Donostiatik Azkoitirako noranzkoa— bitartean ibiliko da astelehenetik osiralera, eta orduerdiro egongo dira autobusak. Larunbatetan, aldiz, orduro izango da zerbitzua, eta igandean, ia orduro.
UK03 Azkoitia-Zarautz, UK05 Zestoa-Ermua eta UK06 Zumaia-Zumarraga zerbitzuak, berriz, orduro egongo dira astegunetan zehar, eta asteburuetan zerbitzua apur bat murritzagoa izango da hiru linea horietan. Bestalde, UK02 Azkoitia-Tolosa zerbitzuean ere ohiko ordutegiak izango dira gaurtik aurrera. Honako lotura honetan ikus daitezke Urola Erdiko autobus zerbitzuen ordutegiak.