Bihar, irailak 1, ezarriko dute berriro TAO sistema, abuztuan kenduta egon ondoren, urtero bezala. Herriko bi lekutan dago TAO sistema: bata, Joseba jatetxearen aurreko aparkalekuan eta bestea, Plazaberrin. Aurrerantzean, beraz, bi gune horietan aparkatzeko txartela atera beharko da astelehenetik ostiralera bitartean, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Gune horietan ibilgailua uztea doakoa bada ere, denbora mugatua izango da. Plazaberrin ordu eta erdiz aparka daiteke gehienez, eta Joseba jatetxearen aurreko aparkalekuan, lau orduz. Herriko plazan, berriz, ez dago TAO makinarik eta ez da txartelik behar, baina ordubetez aparka daiteke.