Mudoh bilbotarraren kontzertua izango da bihar Matadeixen

Anartz Izagirre

19:00etan izango da kontzertua, eta sarrerak aurrez eskatu beharko dira.

Bihar, igandea, Mudoh bilbotarraren kontzertua entzuteko aukera izango da Matadeixen. Pedalez baliatuta, ambient eta zarata sesioa eskainiko du musikariak, 19:00etatik aurrera. Emanaldira joan nahi duenak aurrez eskatu beharko ditu sarrerak; horretarako, mataderoekintzak@gmail.com helbidera idatzi beharko du, SARRERAK A30 gaia jarrita eta mezuan gutxienez pertsona baten izen-abizenak azalduz. Honako lotura honetan entzun daiteke Mudohren musika.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide