Bost film izango dira ikusgai irailean Baztartxon

Anartz Izagirre

'Tenet' filmeko irudi bat.

Helduentzako hiru film ikusi ahal izango dira: Padre no hay más que uno 2, Tenet eta After, en mil pedazos. Haurrentzako, berriz, bi film eskainiko dituzte: ¡Scooby! eta Bihurri, jauretxetik kale gorrira.

Abuztuko etenaren ostean, bueltan dira Baztartxoko zine emanaldiak. Irailean, guztira, bost film ikusteko aukera izango da. Eskainiko duten helduentzako lehen filma Padre no hay más que uno 2 izango da, irailaren 11tik 14ra bitartean. Ondorengo asteetan, berriz, Tenet eta After, en mil pedazos eskainiko dituzte. Haurrentzat, berriz, ¡Scooby! izango da eskainiko dute lehen filma, irailaren 20an. Bihurri, jauretxetik kale gorrira, berriz, irailaren 27an emango dute, euskaraz.

Hona hemen bost filmen datak eta aurrerapen bideoak:

Irailak 11, 12, 13 eta 14

Padre no hay más que uno 2

Irailak 18, 20 eta 21

Tenet

Irailak 20

¡Scooby!

Irailak 25, 26, 27 eta 28

After, en mil pedazos

Irailak 27

Bihurri, jauretxetik kale gorrira

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide