Andramari jairik ez, baina gaur goizean, Andramari egunez, Txalkor taldeko txistulariak eta Azkoitiko Musika Bandako kideak herriko kaleetan zehar ibili dira. Goizean goiz hasita eta segurtasun distantzia mantenduz, herriko hainbat puntutan jo dituzte musika piezak, eta, bukatzeko, Kale Nagusian zehar igaro da Azkoitiko Musika Banda. Bihar banda ez, baina txistulariak berriro hartuko dituzte herriko kaleak 10:00etan hasita.