Festarik ez, txupinazorik ez. Eta horrexegatik zegoen gaur 12:00etan plaza jendez hutsik –plazako tabernetako terrazetan bazen jende pixka bat–. Izan ere, Andramari jairik ez da izango aurten koronabirusa tarteko, eta horrexegatik, ez dute jaien hasierako suziririk bota udaletxeko balkoitik. Andramari bezpera izanik, ezohiko irudia utzi du plazak. Jairik izango ez denez, herritarrei "arduraz eta errespetuz" jokatzeko deia egin die udalak.