COVID-19ak festak zapuztu baditu ere, Caritasek aurten ere ez du hutsik egingo, eta tonbola jarriko dute datozen egunetan osasun eta segurtasun neurriak hartuta. Gaur, zapatua, irekiko dute tonbola, eta bihar ere zabalik egongo da; horrez gain, abuztuaren 14tik 17ra ere irekiko dute. Txartel bakoitzaren salneurria euro batekoa izango da.
Antolatzaileek adierazi dutenez, "inoiz baino laguntza handiagoa" beharko du Caritasek aurten, eta herritarrei tonbolan parte hartzeko deia egin diete.