Aittolatik Xoxotera bisita gidatua izango da igandean

Anartz Izagirre 2020ko abu. 6a, 10:51

Vicente Davilak gidatuko du saioa, eta izen-ematea doakoa bada ere interesatuek aurrez eman beharko dute izena.

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan bisita gidatua izango da igandean, hilak 9, Azkoitian. Aittolatik hasi eta Xoxotera joango dira bisitariak, eta Vicente Davilak Loiolako Inazioren inguruko hainbat argibide emango ditu bisitan zehar. Horrez gain, Izarraitz mendikatearen balio natural eta etnografikoez ere arituko da hizlaria.

Bisitan izen-ematea doakoa da, baina interesatuek aurrez eman beharko dute izena 943-15 18 78 telefonora (Loiolako informazio bulegoa) deituta edo info@tierraignaciana.com helbidera idatzita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide