HARA!

Jose Arakistain atezainari buruzko erreportajea egin du 'Berria' egunkariak

Anartz Izagirre 2020ko abu. 5a, 14:33

Real Madrilekin Europako Kopa irabazi zueneko argazkia. Seigarrena zuen Espainiako taldeak. (Jose Arakistain)

Azkoitiko atezainaren kirol ibilbidearen une garrantzitsuenak bildu ditu Berria egunkariak; besteak beste, 1962ko Txileko Munduko Txapelketa eta Real Madrilen aritu zen garaia.

Ibilbide oparoa izan zuen futbolean Jose Arakistain (Azkoitia, 1937) atezainak, eta Berria egunkariak erreportajea ondu du azkoitiarraren une profesional garrantzitsuenekin. Arakistainek hamazazpi denboraldi jokatu zituen (1956-1973), eta hainbat sari irabazi zituen urte horietan guztietan; besteak beste, Europako Kopa bat, sei Espainiako Liga eta Espainiako Kopa bat. Horrez gain, 1962. urtean Txileko Munduko Txapelketa jokatu zuen Espainiako selekzioarekin.

Arakistainek adierazi duenez, Real Madrilen aritu zen urteak izan ziren bere urterik onenak, baina Realean aritutako urteak "politenak" izan zirela nabarmendu du. Honako lotura honetan irakur daiteke erreportajea osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide