Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan, gaur, asteazkena, bisita gidatua izan da Azkoitian. Baldatik Loiolara ibilbide historikoa, Loiolakoaren eraginpean izenburupean mudejar estiloko baserriak ikusi dituzte, besteak beste, eta Vicente Davilak eraikin historikoen inguruko azalpenak eman dizkie herritarrei.
Abuztuaren 9an, igandea, izango da Ezkutuko Altxorrak egitasmoko bigarren eskaintza; Aittolatik Xoxotera egingo dute ibilbidea partaideek, eta mendi horiek ezkutatzen dituzten balio naturalak eta etnografikoak ezagutzeko aukera izango da.
Urola Erdiko bisitetan parte hartzeko aurrez izena ematea gomendatzen dute egitasmoaren sustatzaileek, 943-15 18 78 telefonora (Loiolako informazio bulegoa) deituta edo info@tierraignaciana.com helbidera idatzita.