Urtero legez, Igeldoko Harria txapelketa jokatuko dute abuztuaren 8an, larunbata, Donostiako Trinitate plazan, eta eskualdeko hainbat harri-jasotzaile nor baino nor gehiago arituko dira bertan, 19:00etan hasita; tartean, Jon Unanue Goenatxo III.a. Beste bederatzi harri-jasotzaile izango ditu aurkari azkoitiarrak, eta horietatik zazpi dira eskualdekoak: Jokin Eizmendi zarauztarra, Gorka Etxeberria eta Aimar Galarraga oriotarrak, Imanol Illarramendi aiarra, Mikel Lopetegi Urra zarauztarra, Jagoba Otaegi aizarnarra, eta Xabier Peñagarikano Peña aizarnazabaldarra. Hamarrekoa osatuko duten beste bi harri-jasotzaileak, berriz, Alejandro Merlo eta Beñat Telleria Telleria IV.a izango dira.
Honako lotura honetan eros daitezke txapelketa ikusteko txartelak bost euroren truke, baita Donostiako Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharrean ere.