Azkoitiko Udalak adierazi duenez, aurten ere irailera arte bertan behera utzi dute TAO sistema. Hori dela eta, abuztuan Plazaberrin nahiz Joseba jatetxearen aurreko aparkalekuan doan utzi ahal izango da ibilgailua, eta bertako makinak ez dira erabilgarri egongo. Urtean zehar TAO sistema egon ohi da bi leku horietan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara nahiz 16:00etatik 20:00etara, eta doakoa da bertan kotxea uztea iraupen mugatuarekin.