Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan, bisita gidatua izango da bihar, asteazkena, Vicente Davilaren eskutik. Baldatik Loiolara ibilbide historikoa, Loiolakoaren eraginpean izenburupean, Aitz-goiti eta Aitz-beiti, Iraurgi bailararen sorrera, historia, paisaia eta kultura ezagutzeko aukera egongo da. Balda dorretxetik abiatuta Loiolako Santutegira egingo dute ibilbidea, 10:00etan hasita.
Bisitan parte hartu nahi duten herritarrek aurrez eman beharko dute izena, 943-15 18 78 telefonora deituta edo i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idatzita. Bisita kopuru mugatua izango da.